Logo Cibersecurity made in Europe Logo UE

AMPEAk Arabako Emakumeen Talentuaren IV. Sariak banatu ditu

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren ustez, “enpresen eta erakundeen esparru batzuetan, zorionez, motel bada ere, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna bere lekua hartzen ari da. Aukera-berdintasuna finkatzeko bide horretan, eta beti kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren eskutik, denok oraindik badugu zer lortu”.

Melgosak AMPEA  – Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak Emakumeen Talentuaren IV. Sariak banatzeko gaur, osteguna, egin duen ekitaldian esku hartu du. Sari horiek Araban erreferenteak diren emakume liderren talentua eta bikaintasun profesionala aitortzen dituzte, beren ibilbideagatik, ikuspegi estrategikoagatik, berrikuntzarako gaitasunagatik eta lidergo eraldatzaileagatik.

Aurtengo saridunak izan dira Sara Ortiz (Emakume zuzendaria), María Arroyo (Emakume ekintzailea), Azucena Hernández (Emakume enpresaburua) eta Rosa Hernández (Emakumea eta Zientzia). Ekitaldian Toñi Pavón AMPEAko presidenteordeak, Miren Bilbao idazkari nagusiak, Rocío Bravo diruzainak eta Idoia Aguillo eta Itziar Paunero batzordekideek ere parte hartu dute. Nerea Melgosak, Ramiro Gonzálezek eta Maider Etxebarriak eman dituzte sariak Andrés Goñi kazetariak aurkeztu duen galan.

EUROCYBCAR



Puedes leer la noticia aquí

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies