Logo Cibersecurity made in Europe Logo UE

Azucena Hernández: «EUROCYBCAR ez balitz Euskal Herrian egongo, segur aski ez litzateke existituko»

Azucena Hernandez EUROCYBCAR eta Grupo CYBENTIA taldeko zuzendari eta sortzailea da. Madrildarra jaiotzez, 47 urterekin dena utzi eta Gasteizera etorri zen bizitzera, eskuartean zuen proiektu bat aurrera ateratzeko asmoz. Eurocybcar zen proiektu hura, eta Euskal Herrian aurkitu zuen enpresa bultzatzeko ekosistema egokia. Nonbait, hemen bere ideia ulertu zen, beste lekuetan ez bezala.

Ibilgailuen zibersegurtasun maila neurtu eta ziurtatzen duen lehen mundu mailako testa ondu du Eurocybcarrek eta nazioartean patentatzeko prozesuan dira. Izatez, kazetaria da Hernandez, eta bere ofizioa teknologia eta ibilgailuekiko zaletasunarekin uztartuta, Eurocybcarrez gain, HackerCar aldizkaria ere sortu du. Automozio sektorean 30 urteko ibilbidea eginda, orain gutxi Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak -AMPEA- urteko enpresari onenaren saria eman dio.



Puedes leer la noticia aquí