Logo Cibersecurity made in Europe Logo UE

Sara Ortiz, Maria Arroyo, Azucena Hernandez eta Rosa Hernandezen ibilbidea aitortuko du AMPEAk

Arabako Emakume Talentuen Sarien irabazleak iragarri ditu Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak. Sari banaketa azaroaren 2an egingo da Gasteizko Europa Kongresu Jauregian.

Azaroaren 2an emango dira Arabako Emakume Talentuaren 2023ko sariak Gasteizko Europa Kongresu Jauregian, eta Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak (AMPEA) aurtengo edizioko irabazleen berri eman du. Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere lau kategoriatako sariak banatuko dira: emakume zuzendariarena, emakume ekintzailearena, emakume enpresariarena eta emakumea eta zientziarena. Hala, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, BIC Arabak, Arabako Merkataritza Ganberak eta EHUko ordezkariek osatutako epaimahaiak hautatu dituzte irabazleak.

Azucena Hernandezek eskuratu du emakume enpresariaren saria. EUROCYBCAR eta Grupo Cybentiako sortzaile eta zuzendaria da Hernandez, eta ibilgailuetako ziberseguritate maila neurtzen duen mundu mailako lehen testa asmatu du bere konpainiak. Hori gutxi balitz, ziberseguritatean eta mugikortasunean espezializatutako lehen hedabide digitala sortu du Hernandezek, HackerCar izenekoa.



Puedes leer la noticia aquí

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies